XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

F(t) Fo x(t)

13.23. irudia. Osziladoraren erantzuna indar-funtzioaren kasuan

13.23. irudian, ezker aldean irudikatu den (13-105) indarraren parean, (13-107) ekuazioan azaldu den erako erantzun-funtzioak irudikatu dira b eta g indargetzearen parametro desberdinen kasuan.

g parametroa b baino handiagoa denean, biak w0-rekiko txikiak izanik, erantzuna tontor-multzo baten antzekoa da (ikus 13.23.a irudia).

g parametroa b parametroarekiko txikia denean, erantzunak indarraren itxura hartzen du, hots, hasieran gehitu eta gero exponentzial baten gisara txikiagotzen da.

Alegia, 13.23.c irudiko kurbak adierazten duenez, anplitude gutxikorrari hondar-oszilazio bat gainezartzen zaio.

b eta g berdinak direnean, (13-107) emaitza hauxe izango da: , eta erantzuna x periodoko erantzun oszilakorra da, baina anplitudea 13.23.b irudian adierazi den modura doa gutxituz.